XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barinaga'tik

Illeko gora berak: Adorrixako Jose Domingo ezkondu da Gipuzkoako Billafrankako Arantzazu Aguirre'az.

Gaur Arraten ezkondu da Bascaran-errotako Antonio Berriz'ko Antonia Urquiza'gaz.

Bareta'ko Santos Bilbon dago operaziñoa eginda.

Abeletxe'ko Mari be operaziñoa Bilbon eginda, etxeratuta dago.

Juan Arrazuak ta Mertxe Garechanak lenengoko umea izan dabe.

Oria-txikiko Fernando Milan'era joan da pelotan egitera.

Ta Asta-barren'go Jabier Zaragoza'ra.

Adorrixan estutasuna izan eben.

Zimaurtegitean berez egiten dan metano lurruna kortan zabaldu zan zimaurtegiko aize-zuloak deskuidoz itxita egozelako ta txal bi galdu ziran.

Ume bat be ondo-ezik egon zan.

Etxebarrin proban egin eben Iparragirren ta Atzoin-zabaleko idiak Maguregi goiti'ko biorren aurka.

Idiak 39 untza egin zituen ta biorrak 26.

Idiak premixo-arriaz ta biorrak txikiaz.

Illeko euria: Urteko illik legorrena izan da.

Zortzi egun izan dira euridunak ta guztira 48 litro egin ditu.